Albisteak

 
Urtarrilaren 17an ospatutako osoko bilkuran, aho batez onartu zen, Sondikako Udalak Bilbao Air S.L empresak zuen partaidetza Bilboko Merkataritza Ganberari saltzea. Orain arte, elkarte hau zen gure udalerrian eragina eduki ahal zuten Aireportuko jarduera eta asmoen inguruko zaintza betetzen zuen tresna. Zentzu horretan, baliagarria eta beharrezkoa izan da. 2016an Aireportuko Batzorde Mixtoa sortu zen, udalerrien eta beste euskal eta estatuko administrazioen presentziarekin, honen helburua aireportuaren jarduera akusikoa kontrolatzea eta ekintza planak betetzea delarik. Zentzu honetan, Bilbao Air-en egoteak jada ez dauka xederik. Hori dela eta, gure erreklamazioak tratatzeko foro bat edukitzearen helburua betetzat ematen dugu eta honetan, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko duten neurri berriak sustatzen arreta jarriko dugu.
 
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24