Albisteak

 

Auzoen ardurea daukan zingotzi jaunaren bidez jaso genduan proposamenetako bat izan zan enpresei auzo guztietara gas naturala eroateko proposamena eskatzea.

Asmo horregaz, euren izenean Udaletik Nortegas enpresari (antzinako Naturgas) eskatu geuntson proposamena egitea.

Hainbat alkarrizketa izan ostean, enpresak proposatu deusku bere sarea Izartza auzoaren zati handi batean zabaltzeko azterketa egitea. Albiste ona da bizitza kalidadeari jagokon aldetik ekarri ahal deuskuna kontuan hartuta.

Laster harremanetan jarriko dira interesatuakaz kasuan kasuko beharrizanak eta aukerak zehazteko.

Beste alde batetik, Nortegas-ek adierazo deusku, momentuz behintzat, ez deutsola beste auzoetara eroateko proiektuari ekingo, azpiegitura zabaltzeko orduan oso inbertsio handiak egin behar diralako.

 
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24