Albisteak

 

Aurrekontuak

Abenduaren 19ko osoko bilkuran onartu ziran 2019 urterako udal aurrekontuak EAJ-PNVren aldeko botoakaz eta EHBILDU eta PSE alderdien kontrako botoakaz.

Herritarren parte hartzearen (65 ekimen aurkeztu dabez) eta talde politikoen lankidetzaren fruitu diran aurrekontuak dira honeek.

Inbertsioak

Gizarte Ekintza

  • Oinarrizko gizarte zerbitzuei eustea (etxez-etxeko laguntasun zerbitzua, arreta sozio-edukatibo eta psikologikoa, eta abar): 235.000€.
  • Berdintasuna: 10.000€.
  • Enplegua: 60.000€.
  • Gizarte larrialdia: 8.000€ (gehi Eusko Jaurlaritzak emandakoa).

Azpiegiturak eta mantentze-lanak

  • Eleiza ondoko orubearen urbanizazino lanak: 220.000€.
  • Gorondaganeko urbanizazinoa hobetzeko lanak: 60.000€.
  • Txorisoloko umeen jolas barriak: 19.000€.
  • Gaztetxeko altzari barriak: 10.000€.
  • Hobekuntzak polikiroldegietan: 20.000€.
  • Goiri-Erdikoa plazan hesi barria jartzea: 17.000€.
  • Hobekuntzak udal eraikinetan: 10.000€.
  • Auzoen plana: %90 eginda.
 
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24