Albisteak

 

Une zailak dira, ziurrenik, azken urteetan herri gisa bizi izan ditugun zailenak. Gure osasuna eta ingurukoena arriskuan dago. Horregatik, inoiz baino gehiago, osasun-agintarien gomendioak bete behar ditugu. Gaur, etxean geratzea ez da aukera bat, gure betebeharra da. Zugatik, niregatik, gugatik, guztiengatik… #geratuetxean.

También es momento de acordarnos de quienes más nos necesitan. En este sentido hemos habilitado las siguientes líneas de trabajo, cumpliendo siempre las correspondientes medidas de protección:

  1. Elikagaien Bankuak bere ohiko jarduerarekin jarraitzen du.
  2. Elikadura-beharrak dituzten edo eskola-jantokiko bekak jasotzen ari ziren familientzako etxez etxeko tupper-zerbitzua aktibatu dugu.
  3. Gizarte-larrialdietarako laguntzak 9.000€ handitu ditugu, eta, beharrezkoa izanez gero, handitzeko konpromisoa dugu.
  4. Boluntariotza-sarea aktibatu dugu, gure adinekoei elikagaien edo botiken erosketak egiten laguntzeko eta, horrela, arriskuarekiko esposizioa saihesteko. Txorierrin Gurutze Gorriaren laguntza dugu.

Zerbitzu horiek eskura dituzue, behar dituzuen guztiek eskuratzeko moduan. Hemen gaituzue:

  • sondikagara@sondika.eus
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 94 453 50 10
  • Adinekoak (Gurutze Gorria 94 465 97 15 edo Udala 94 453 50 10)

Ez nizuke agur esan nahi, zuei eskerrak eman gabe, izan duzuen portaera eredugarria, eta nire babesa adierazi gabe hain egoera ekonomiko latza bizitzen ari zareten saltoki, autonomo, ostalari eta langile guztiei, zuen jardueran jardun ezin duzuelako. Aztertzen ari gara nola lagundu.

Eta azkenik, errekonozimendu handia helarazi nahi nizueke borrokaren lehen lerroan zaudeten Sondikako bizilagunei: medikuak, gaixoak eta gainerako osasun-langileak, Ertzaintza eta gainerako poliziak, udal-zerbitzuetako langileak (funtzionarioak, gizarte-laguntzaileak, garbiketa-zerbitzuak, hondakinen bilketa, etab.), Sondikako saltokietako langileak, gure farmaziako langileak, garraiolariak, etab.

Ez dugu inoiz ahaztuko gugatik egiten ari zaretena.

Eskerrik asko!

Xabier Zubiaur Agirre,
Sondikako Alkatea

Gutuna (PDF 1,33MB)

 
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24