Albisteak

 

Sondikako Udaleko talde politikoen adierazpena, gure udalerrian gertatutako eraso matxista gaitzesteko.

Sondikako Udaleko Talde Politikook honako adierazpen hau egin genuen:

Sondikako Udalak bere gaitzespenik handiena eta sumindurarik handiena adierazi nahi du gure udalerrian gertatutako eraso matxistagatik. Delitu hori osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua da, eta, ondorioz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezina.

Udal honek gertaera horiek gaitzesten dituela adierazten du, eta biktimei, haien senideei eta hurbileko inguruneari babes zintzoa ematen die.

Ildo horretan, emakumeak errespetatzen ez dituen edozein jokabide arbuiatzen du, keinu eta jarrera sexistetatik hasi eta muturreko erasoetaraino.

Horregatik, Sondikako Udalak, bidezko eta berdintasunezko gizartea lortzeko konpromisoan, herritar guztiei eskatzen die ez daitezela izan inolako eraso sexistaren konplize, eta, beraz, zigorgabetasunik eta tolerantzia gabeko jarrera izan dezatela.

Guztiok jarrera aktiboa izan behar dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean, indarkeria hori onartu gabe eta indarkeria jasan dutenei gure babesa adieraziz; azken batean, eraso matxisten aurrean erantzukizun indibidual eta kolektiboa hartuz.

Adierazpena (PDF 562KB)

 
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24