Agenda

 

Sondika Kirol Klubaren sorreraren 75. urteurrenaren kariaz, hainbat kolaboratzailek beren burua eskaini eben klubari buruzko informazinoa biltzeko eta ondoren erakusketa bat egin ahal izateko.

Azken bi urteotan lan handia egin ondoren, kluba erakusketa bat prestatzen dabil eta danok zagoze gonbidatuta Sondikako Kultur Etxean erakusketa ezagutarazteko egingo da ekitaldira.

Irailaren 12an, 20:00etan egingo da ospakizuna Sondikako Kultur Etxea. Gonbidapenak liburutegian egongo dira eskuragai irailaren 3tik aurrera. Ondoren, irailaren 16tik 19ra bitartean, gure klubaren historia azalduko daben panelak ikusi ahal izango doguz Kultura Aretoan 17:00etatik 20:00etara.

 
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24