Prozedura honen bidez herritarrak berea den gauza bat galdu duela jakinaraz diezaioke galdutako gauzak gordetzen dituen udaleko sailari.
Formulario baten bitartez interesdunak ondasun baten galera jakinarazten du eta udaleko bulegoetan aurkitzen den jakiteko informazioa eskatzen du. Informazioa jaso ondoren, eta beharrezkoa bada zuzendu ondoren, udaleko zerbitzuak interesatuari erantzungo dio ahalik eta lasterren.
Herritarrek eskubidea daukate Administrazioaren esku dagoen informazio publikoa eskuratzeko. Nahi baduzu, zure eskubidea gauzatu dezakezu, izapide honen bitartez
Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Izena emateko Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Elkarketen Erregistroan zuzenean bideratu behar dira, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Ordezkaritzan.
Prozedura honen bidez herritarrek premiazko izaera duen gertakari zehatz baten berri eman diezaiokete udalari.
Interesduna udaletxearekin harremanetan jartzen da hiritarrak jakinarazi dituen tamaina handiko objektuak jaso daitezen. Eskaera onartzen bada, prozedura aipatutako objektuak jasotakoan amaituko da.
Izapidea honako hauei zuzentzen zaie: pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak (jabeen erkidegoak, enpresak, elkarteak, ikastetxeak, kirol klubak, gizarte-erakundeak, etab.).