Erroldatik baja (ofiziozkoa) emateko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

  1. Udalerrian bizi diren atzerritarrek baja eskatu beharko dute beste herrialde batera bizitzera baldin badoaz.
  2. Gainerako kasuetan honela kudeatzen da:
  3. Heriotza: Udalak ofizioz ematen du baja. Estatistika Institutu Nazionala da Udalari heriotzaren berri ematen diona. Jakinarazpen hori oraindik gertatu ez bada eta hildako baten baja eskatu nahi bada, Erregistro Zibilak egindako heriotza-ziurtagiria aurkeztu behar da.
  4. Beste udalerri batera bizitzera joatea: udalerri berriak altaren data jakinarazten dio Sondikako Udalari eta data horretan ematen da baja Sondikako Erroldan.

Erroldan ofiziozko baja emateko eskaera: pertsona bati edo batzuei baja ematen zaie helbide horretan bizi ez badira edo urteko denbora gehienean beste leku batean bizi badira.

Udalak, inskripzio bidegabeagatik, ofiziozko baja emango die legean ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuta agertzen direnei, interesdunari esateko duena entzuteko aukera emanda, horren inguruko espedientean horrela dela egiaztatu ondoren.

Interesdunak helbide aldaketa eta udalerri edo herrialde berria zein den jakinarazi beharko du, eta idatziz eskatuko du alta Udal Erroldan edo dagokion Kontsul-Bulego edo Saileko Matrikula Erregistroan.

Interesdunak ez badu bajarekin ados dagoela berariaz adierazten, Errolda Kontseiluak aldeko txostena egin beharko du baja burutu ahal izateko.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ofiziozko baja emateko eskaera: erroldan baja emateko eskaera egiten duten pertsonen izen-abizenak adierazi beharko dira
  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.sondika.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Goronda Gane, 1 Bidean (Sondika) kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Sondikako Udaleko telefono honetara: 944 535 171.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.


Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24