Datu orokorrak

Sondika 1983tik da udalerria, urte horretan desanexionatu baitzen Bilboko udalerritik. Udalerriak honakoekin egiten du muga: iparraldean, Loiurekin; hegoaldean, Bilborekin; ekialdean, Derio eta Zamudiorekin, eta mendebaldean, Erandiorekin. 6,3 km2-ko azalera dauka eta 4.535 biztanle (2015eko urtarrilaren 1ean), hau da, 590,15 biztanle km2 bakoitzeko.

Sondika

Erliebeari dagokionez, Sondika Bizkaiko sinklinorioaren unitate handiaren barruan dago; hemen, Getxoko sinklinalak ordezkatzen du, IMHE orientazio orokorrarekin. Sinklinala Punta Galean hasten da, eta altuera handituz doa, ekialderantz doan heinean. Elizatea lautada uniformea da, bai landaretzari dagokionez zein erliebeari dagokionez. Herria inguratzen duten gailurrei dagokienez, esan dezakegu Ganguren mendigunekoak direla; izan ere, mendigune horrek Ibaizabal ibaiaren ibilguari jarraitzen dio hegoaldetik, Urgoititik hasi eta Asua ibaiarekin bat egiten duen guneraino. Mendigunean mendi hauek daude; Alai (612 m) –Bilborekin partekatzen du mendi honen jurisdikzioa– eta Artxanda (252 m). Era berean, honakoak ere aipa daitezke: San Roke (221 m), Berriz (187 m) eta Izartza (58 m).

Sondika, Asua ibaia eta Asua-Erletxe errepidea erreferentzi gisa harten dituen Txorierri aspileskualdean dago kokatuta, aipatutako biak bertako elementu geografiko eta bide garrantzitsuenak direlarik, hurrenez hurren. Aintzina, azpieskualde hau nekazal izaerakoa izan bazen ere, 60, hamarkadatik aurrera, Bilbo Handia Eskualde osoan gertatu zen bezela, Txori-Herrin ere, berezko hedapen industrial bati eman zitzaion hasiera. Honetaz gain, lehen urte hauetatik hasita, Aireportuaren azpiegitura, hedapen industrial hau bideratu zuen faktore areagotzaile bat izan zen neurri batetan.

Berreteaga eta Sangroniz esparru industrial bien erdialdean garatzen da Udalerriko hiri egoitz gunearen bilbapena eta honen lurralde antolaketaren bigarren elementu erreferentziala (Asua Erletxeta errepidea zen lehena), Artxandaraino doan izartza bidearen ateraldia da.

Txorierriko Korredorearen berehalako martxan ezarketak eta bien artean aurreikusitako loturek, epe ertainera Asua-Erletxe errepidearen era bilgarritasunaren birmoldaketa ahalbideratuko dute. Azken hau, hiri etorbide handi batean bihurtuko da, Txorierri etorbidea alegia, eta honen bitartez, udalerrien arteko elkarmenpekotasunezko harremanak eta berauen hiri kalitatea hobetzea da lortu nahi den helburua.

  • Sondikako Datu Estatistikoak
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24