Egoitzaldeak

Egoitzaldeak

Egoitzaldea udalerriko hirigunerik garrantzitsuenen ondoan dugu, alegia “Izarra” eta “Baso-Datu Orokorrak zabal” gune biztanduetatik gertu. Hirigune honek San Juan, Kurtimiento, Goiti, eta Lehendakari J. A. Agirre guneak elkartzen ditu. Gune biztanduhoriek azken urteotako hirigin tza-garapen handiaren lekuko izan dira, eta egunetik egunera sendotuz joan dira, bertan gero eta gune urbanizatu gehiago eraiki baita. Halaber, San Juan guneak barneko hiri-eraldaketa bat jaso du, lehengo tranbideareneta Sondikako geltoki berriaren lekualdaketari esker, Errementeri kalea eta Goiri enparantza urbanizatu direlako.

Udal mailan ekipamendu gunerik garrantzitsuena Goronda Gane zelai inguruan kokatuta dago, bertan eta gune libreez inguraturik udalerriko eraikinik nabarienak ditugu, alegia: Goronda Gane Hl, Udale txea, Hilerria, “Artebe” Udal Kiroldegia, Osasun Zentroa eta “Goronda Beko” Udal Kiroldegia.

Larrabarrena parkea duela gutxi eraikitako gune libreetako beste alde libre bat da. Bertan kaleko kirol-ekipamendua duen berdegune zabala dago, halaber haurrentzako jolasak eta “picnic” aldea ere badaude.

Udalerrian dagoen beste ekipamendugunea Artxandan dago, baina hau oso bestelakoa da, hala bere kokapenagatik, nola ematen zaion udalez gaindiko erabilpenagatik.

Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24