Ezagutu Sondika

 

San Joan Bataiatzailearen eliza. Eliza hau Sondikako aireportua egitean suntsitu zuten. Iturrizaren arabera XII. mendekoak diren bi kapitel erromaniko eta elizako ate nagusia baino ez daude gaur egun, eta Bilboko Arkeologia Museoari eman dizkiote dohaintzan.

San Juan Bautista Eliza

Gurutze Santuaren baseliza. Goiri auzoa. Oinplano angeluzuzena dauka. Hormak ageriko harlangaitzezkoak dira, eta harlanduzko izkinak dituzte. Teilatua hiru isurialdekoa da; eta absidea, laukoa. Kanpai-hormak bao bat dauka, eta burdinazko gurutzea dago kanpaiaren goiko aldean. Baselizako atea dintelduna da, eta ekialdera begira dago. Ateburuan, gainera, gurutzea eta kokagune berriko eraikuntza datatzen duen 1935. urtea agertzen dira. Arkupea oinaldean eta alboetako zati batean garatzen da. 1984. urtean zaharberritu zuten.

Santa Cruz ermita

San Martin baseliza. Izarza auzoa. Zelai baten erdi-erdian dago kokatuta. Oinplano angeluzuzena dauka. Fatxada nagusia harlanduzkoa da; eta gainerakoa, ageriko harlangaitzezkoa. Teilatua hiru isurialdekoa da, eta zertxaren gainean eginda dago. Atea egur torneatuz egindako sarean dago txertatuta. Arkupea baselizaren oinaldean dago. Baselizari buruzko lehen aipamena 1690. urtekoa da.

San Martín ermita

San Roke baseliza. Artxanda mendiko iparraldeko magalean dago kokatuta. Bere oinplanoa angeluzuzena da. Harlangaitz luzituzko hormak ditu. Teilatua hiru isurialdekoa da, eta hego-mendebaldera begira dagoen dorretxoa du alboan. Kanpai bat eta bi ate dinteldun ditu. Arkupea baselizaren oinaldean dago. 1980. urtean, goitik behera berreraiki zuten. Antzina, euren mugak oso hurbil zeudenez, Begoñako eta Sondikako elizateko fededunak bertara joaten ziren, lehorteen aurkako erreguteak egitera.

San Roque ermita

Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24