Ezagutu Sondika

 

1804tik 1830era Sondikan ostatu hartu zuten gudarosteei dagokienez, lehenak nazionalak izan ziren; hurrengoak, frantsesak; geroxeagokoak, miliziar armatuak; eta azkenak, errealistak eta konstituzionalistak. 1804. urtean, udal-kontuetan 2.200 errealeko idazpena azaltzen denez, argi eta garbi esan dezakegu Iberniako soldaduak, Printzesa eta Guadalajarako gudarostearen zati bat zeudela berton.

Gerra karlistetan, Sondikak 26.558 erreal eta 23 marabediko zor likidoa zeukala onartu zuen Pedro José de Arauco eskribauaren aurrean, kontzejua Juan Bautista de Etxebarri eta Ramón de Bilbao fiel errejidoreen presidentetzapean batzartu zenean. Ondoren, Ramón de Bilbao, José de Bidea, José de Rola, José Antonio de Atxa, José Antonio de Markaida, José Agustín de Askorza, Pedro Agustín de Kamiruaga eta José de Zabala auzokideek sinatu zuten oniritzia. Kontu-sailetan, bertako blokeo-aldian arriskupean Bilbora, Laukizera, Durangora, Gernikara eta Mungiara eramandako mezuak, munizioak eta janariak azaltzen dira.

110. orrian irakurtzen denez, Sondikako kontzejua “udal noblea” dela esaten dute hitzez hitz.

Urteak joan, urteak etorri, beste gerra-efemeride batzuek ere suntsitu zuten elizate hau. Izan ere, oinaztarren eta ganboatarren garai urrunetatik, badirudi neba-arreben odolaz estaltzea izan dela elizatearen patua.

Trentoko Kontzilioaren aginduz XVI. Mendean hasi baziren ere (lehenengoak 1555ekoak dira eta lehen orriak kendu dizkiete), parrokia-liburuak oso erabilgarriak izan daitezke, oraindik ere gaur egun artxibo ofizialetan dauden beste agiri batzuekin batera. Tamalgarria da auzokoek liskar ekonomikoengatik edo lurren mugengatik zeuzkaten auzietara mugatzea. Toki-iskanbilen erdian, egia ere bada askotan elkar lasaitzeko biltzen zirela. Hori dela eta, honako hauxe dioen ohiko akta egiten zuten: Zubiako San Pedro eliza santuaren eta Sondikako San Joan elizaren menpeko Larreako San Mames baselizan, 1653ko apirilaren 25ean, eskribaua eta lekukoa naizen honen aurrean agertu ziren Aparicio de Jauregi, 1651 eta 1652koa, eta gaur egun hilda dagoen Francisco de Unzueta anaia, Aparicio de Jauregi anaiarekin eta anaia Apariciorekin adiskidetzeko. Honako hauexek parte hartu zuten adiskidantzaegintza horretan: Sebastián Abad de Gastañaga, benefizioduna eta apaiza; Juan Abad de Larraskitu eta Diego Abad de Zarraga, Sondikako eliza horretako benefiziodunak; Juan de Belka, elizate horretako fiela; eta On Diego de Asua, Getxo y Martiartu, dibisa-patronoa.

Asua familiako kide ohoretsu horretaz ari garela, antzinako agiri bat aipatu nahi genuke (1571ko urtarrilaren 5ekoa). Bertan, hain zuzen ere, Otxoa Ortiz de Asua y Sangronizen eta Agueda de Getxo y Martiartu emaztearen alde sortutako lotunea azaltzen da. Agueda, gainera, Ordoño de Zamudio y de Zugastiren alaba zen, eta Zamudio, Zugasti, Getxo zein Martiartuko oinetxeetako jauna zen. Agiri horretako orrialdeetan, Asuatarren armarria agertzen da, Sondikako elizateko armen oinarri heraldikoa, eta badu ezaugarri bereizgarririk, koloratuta dagoelako. Asuatarren gaia alde batera utzi gabe, 1640an artean Sondikarekin zeukaten harremanean, berberen beste lotune bat ezarri zen (Juan Ortiz de Asua y Martiarturen zenean) Alvaro de Mendozaren eta Antonia de Zamudio emaztearen eta Ursula de Gorondaren eta bere senarraren aurka, Getxoko eta Martiartuko etxeen eta, horren barruan, Sondikako dorrearen oinordetza zehazteko orduan.

Garai hartan, dibisa-patronoek euren etxeetako mendekoak edo agindupekoak itotzen zituzten. Etxe horiek Jaurerri osoan zeuden barreiatuta, hiribilduetan zein elizateetan (edo lur lauan; eta sasoi hartan Zondika idazten zuten Sondika euren artean zegoen), eta halaxe adierazten da Urduñako hirian jaiotako Andrés de Poza lizentziatuaren liburuan. Bertan, hain zuzen ere, “elizatea” izenari buruzko azalpena ematen da, eta oso interesgarria da hemen aipatzea: antzina Elizak xedatutakoaren arabera, apezpikuek eta prelatuek feudoa eman ahal zieten Elizako hamarrenak ordaindu zituzten legoei. Hala ere, Gure Jainkoaren 1579. urtean, Alejandro III.a Aita Santua zela, Kontzilio Lateranensea egin ondoren, prelatuei ezarri zieten debekua, eta, aurrerantzean, ezin izango zituzten inondik inora hamarren horiek feudopean eman. Horrez gain, lego guztiak hamarren horiek eduki tzeko eta gozatzeko ezgai izango ziren. Antzina-antzinatik, Bizkaiko zaldunak bertako herrietako patroiak eta bertako hamarrenen jaunak ziren, eta gaur egun ere badira (gogoan eduki behar dugu 1587an egindako argitalpenaz ari garela). Oso-oso aspaldiko eskubide hori nabarmentzeko eta hobeto zaintzeko, zaldunok herri horiei elizateak esango zietela erabaki zuten: izen horretan, hain zuzen ere, labur-labur eta dotoreziaz adierazten da eliza horietako hamarrenak eta patronazgoak Kontzilio Lateranensea baino askoz lehenago preskribatu edo feudoratu zirela. Izan ere, antzinaantzinako feudo edo preskripzio titulu bi horiek baino ez zituzten salbuetsi sasoi hartan.

Poza lizentziatuaren testuan adierazten denez: hori dela eta, Bizkaiko zaldunek eta ahaide nagusiek eurek daramatzaten hamarrenak justifikatu eta sortu egiten dituzte, eta, aldi berean, Bizkaiko Jauna ere baden erregeak berak ere bere patronazgoak zein hamarrenak dauzka eta gozatu egiten ditu, Joan I.a erregeak 1390ean egindako Bilduma berriko 1. liburuko 5. tituluan horixe xedatzen duen legearen arabera. Guztiok dakigunez, Poza lizentziatuak bere azalpenetan aipatutako garai hartan, Bizkaiko Jaurerriko mugak gaur egungoak baino handiagoak ziren, Castro Urdialeseko hiribildua (gaur egun Kantabriakoa da) eta Laudioko bailara (gaur egun Arabakoa da) Jaurerrikoak baitziren.

Egia da gaur egun probintzia-mugak izango liratekeen mugen inguruko arazoen ondorioz enetako iskanbila dialektikoak gertatu zirela Kantabria, Araba eta Bizkaiko Jaurerriaren artean eta bertako jurisdikzioetako artxiboak eta artxiboak betetzen dituztela.

Tirabira zibil horien parekoak ere badira jurisdikzio eklesiastikoaren ondorioz Sondikako eta Loiu zein Erandioko elizen artean gertatutako gatazka ugariak. Hona hemen arrazoi nagusiak: euren patronoen zuzkidura (1619); Uribeko tabernan saldutako ardoaren ondorioz eurei zegokien eskudirua (1626); eta, bitxia izan arren, Sondikako San Joan Bataiatzailearen arrokiara atxikita zegoen Joaquín Alejo de Landaren (1764) oinordekoek Berrizeko harrobi eta zuhaiztietan zeuzkaten lurren askapena.

Benefiziodun-maila horri dagokionez, antzinaantzinatik, elizate hori Kalagorriko pezpikutzaren jurisdikziopean zegoenez, beste presbítero batzuk hildakoan hutsik geratzen ziren benefizioak eskatzeko hainbat auzi aurkeztu ziren bertan. Horrela, bada, 1651. urtean, Domingo de Ibarrak Diego de Zarragaren heriotzagatik hutsik geratutako benefizio osoa eskatu zuen. Prebenda hori, hain zuzen ere, Santiagoko Ordenako zalduna zen Pedro de Sarabiak eta Diego de Asua, Getxo y Martiartuk sortu zuten.

1707an, elizate honetako Francisco Antonio de Uribarrik, ordena txikiak jaso zituen elizgizonak, Sondikako beste benefizio bat lortu nahi izan zuen elizkizunetako abesbatzako zuzendari moduan, Kaperautzako kabildo eta benefiziatuetan. 1710. urtean, José de Aresti sondikoztarrak Martín de Aresti Elorrieta eta María de Ansobiaga y Gasteluaga gurasoek elizate horren alde sortutako betiereko errenta eskuratu nahi izan zuen.

1763. urtean, kabildoak Ignacio eta Bautista de Zarragaren, Martín de Bidearen eta Marta de Elorduieraren aurkako auzia aurkeztu zuen elizaren jabetzapeko betiereko errentaren korrituak direla-eta.

1808an, Diego de Etxebarria sondikoztarra auzitan zebilen Juan Saturnino de Belka elizgizonarekin, Juan Bautista zein Pedro Manterola erandiotarrekin eta Manuel de Belka nahiz Antonio de Etxebarria fidatzaileekin, Sondikako parrokiak erreklamatu zezakeen herentziako 6.000 errealengatik.

1820an, Mariano de Ibarretak ere babestu zituen parrokiaren lehiapeko beste ondasun batzuk.

1844an, Artxandako eta Berrizeko salmentetan, parrokoak fededunen alde errematatu zuen ardoaren sisa Pedro José de Aransolo bilbotarrarekin.

1819an, Juan Antonio de Landa Zarraga (sinatzen ez dakiela adierazten da) eta Manuel de Sangroniz fiel errejidoreek, José Javier Etxebarria, Juan Ignacio de Urkidi, Manuel de Markaida eta Manuel de Uriberen aurrean, Agustín de Aurrekoe txearen aurkako epaiketari eutsi zioten Antonio Atxutegi eskribauaren aurrean. Beraren abokatua Francisco Javier de Elexpuru izan zen. Antza denez, 1819ko abuztuaren 24ko gauean, eskuan labana zuela, Agustín de Aurrekoetxeak errejidore horiei eraso egin zien, ezer ordaindu gabe zenbait gurbil ardo ari zirelako edaten eta berak euren truke ordaindu behar zuelako. Aurrekoetxea lau egunez egon en preso Bilbon, eta zepoak jarri zizkioten oinetan. Dena dela, luze barik askatu zuten.

Sondikako dibisa-patronoen historialean, garai horretan, José de Barrainjua (edo Ordoñez de Barrainkua) y Asua agertzen da iragankortasunez, eta Sarabia zein Susunagako etxeetako jaunekin partekatu zuen bere patronazgoa. Urteen joan-etorrian, Asuako familia hori era estu-estuan uztartu zen Jesusen Konpainiari zenbait kide ohoretsu eman zizkion Butroiko familiarekin. Hori dela eta, 1767. urtean, kontzejuan Karlos III.a erregeak jesuitak nazio espainoleko probintzia guztietatik botatzeko ezarritako Zehapen Pragmatikoa irakurri zutenean, hizpide dugun elizateak atsekabe handiz entzun zuen irakurritakoa.

1774ko apirilaren 24ko bileran, gurdibidea eraikitzen ari ziren Asuako mendatetik, Zabaletan zehar, Sondikako jurisdikzioko mugaraino, hau da, Txarri auzoraino.

Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24