Antolaketa

 

Sondikako Udala, herritarrei zerbitzuak emateko, berezko egitura batez baliatzen da, hain zuzen, udal barneko langileek eratzen duten egituraz; baina, horrez gain, harekin harremana duen kanpoko erakunde batean ere parte hartzen du (Txorierriko Mankomunitatean).

Txorierriko Mankomunitatea Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio udalerriek eratzen dute. 1989. urtean sortu zen, elkarren artean udal-zerbitzu batzuk emateko: enplegua, euskara, gizarte-zerbitzuak, esku-hartze komunitarioa, hondakinen bilketa eta garraioa, bideen garbiketa, argi publikoak eta berdintasuna, besteak beste. Bestalde, Mankomunitateak mendeko erakunde hauek ditu:

EGAZ Txorierri (Behargintza Txorierri, S.L.) eta Euskaltegia, enpleguari eta euskarari dagozkien eskualdeko zerbitzuak udalerrietan emateko. Horrez gain, Sondikako Udala hainbat elkarte eta saretan dago sartuta. Horien helburu nagusia sinergiaz baliatzea eta esperientziak trukatzea da.

Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24