Ingurumena

Gero eta kezka handiagoa hartu ohi da bizitzako baldintzez, oro har, eta ingurumenaren kalitateaz, bereziki. Horregatik, oso garrantzitsua da herritarrek ingurumenaren kalitateari buruzko informazio gardena eskura izatea.

Sondikako Udalak ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin duen konpromisoa gauzatzeko, 2003tik aurrera, Udaltalde 21 Txorierri lantaldean hartzen du parte. Bertan, Txorierriko Mankomunitatea eratzen duten 6 udalak daude sartuta, eta, haren bidez, garapen iraunkorreko eredu bat diseinatu nahi da, Mankomunitatea eratzen duten sei udalerrietan Tokiko Agenda 21 ezartzeko.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea du, Euskal Autonomia Erkidegoan kutsadura-mailak kontrolatzeko eta zaintzeko tresna, autonomia-erkidegoek airearen kalitatea beren lurraldean ebaluatzeko duten betebeharra betetzen duena.

Tresnak jasotzeko prozedura

Martitzeneko 13:00ak baino lehen telefonoz deitu 94 453 50 10 zenbakira, tresnak jasotzea eskatzeko. Tresnak (3 fardel gehienez) 20:00etatik aurrera itzi behar dira martitzenean, horretarako erabaki dan edukiontzirik hurbilenean. Tresnak eguaztenean jasoko dira.

  • Txorierri konposta
  • Udaltalde 21 Txorierri
  • Airearen kalitatea
  • Udalsarea 21
  • IHOBE
Sondikako Udala
Helbidea: Goronda Gane Bidea, 1
Telefonoa: 94 453 50 10 / Faxa: 94 471 03 24